XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutxienezko azalera eta dimentsioak: Garajeetako gutxienezko azalera erabilgarria ibilgailuko 20 m2-koa izango da, berton, espaloi, maniobretarako pasabide eta abarrezkoetara bai baina osasunbide-zerbitzu, baldin eta baleude, edo beste erabilera batzuetarakoak (estoldaritza, igongailuak iristeko gunea, e.a.) barrusartzen ez direla.

Tokiko gutxienezko dimentsioa, sarbideak eta abar kontsideratu gabe, 2,20 bider 4,50 m.-koa izango da.

Sarbideak: Garajeek, hiru metrozko gutxienezko zabalerazko sarbide bat eduki beharko dute.

Beraien edukiera ehun ibilgailutakoa baino handiagoa izango balitz, sarbideak, edozein kasutan, bost metrokoa baino txikiagoa ez den zabalera bat eduki beharko du, edo bi sarbide ezberdin, bata sarrerakoa eta bestea irteerakoa, lehenago aipatu den gutxienezko zabalerarekin.

Aldapa artezek ezin izango dute %16ko eta biratzekoek, %12ko malda gaindituko; beraien gutxienezko zabalera 3 metrozkoa izango da, bihurgunetan beharrezkoa den gehigarrizko zabaleraz, ardatzean neurtutako beraien okerdurazko erradioa, gutxienez ere, sei metrozkoa izango delarik.

Garaje denek, arauzkoa den sarbidearen pareko zabaleradun goilautada bat edukiko dute, aldapa hasi aurretik, gutxienez ere bost metrozko sakonera batekin, azalera honetan erabilera publikoa duena ez delarik sartzen (oinezkoen espaloiak e.a.-koak bezalakoak).

Aipatu goilautadaren errasanteak, %3a baino txikiagoa den malda bat izango du.

Goilautada alde honetako lurra-teilatua bitarteko altuera askea, estalia izatearen kasuan, 2,40 m.-koa izango da gutxienez ere eta habearen azpiko punturik beheratuenak 2,10 metrokoak izango dira.

19 artikulua.- Garbitasunezko baldintzak

1. Argiketa eta haizeztatzearen baldintza orokorrak.

Lana burutzen deneko aretoek naturazko argiztatze eta haizeztatzea izango dute, beharrezkoa izatearen kasuan argi artifizialaz lagunduta.

Lehen kasuan, argi eta haizeztatzearen hutsguneek izan beharko dituen osoko azalerak dagokion aretoak duenaren zortzigarren zatia baino txikiagoa ez dena izan beharko du.

Argiztatze eta lagungarria den haizeztatze sistemak, ahalmendun aituak egindako proiektu zehaztu baten xedea izan beharko du, zeinaren onarpena Udalari dagokiola, aipatu sistemak azterketaren pean geratzen direla aretoa ireki aurretik.

Sotoango aparkalekuzko aretoek zuzena edo bideratua den haizeztatzea izango dute.

Haizeztatzea bortxatua denean, azalerazko metro karratuzko orduko 15 m3-ko haize-berriztatze bat egiteko gai izan beharko du.

2. Garbitasunezko zerbitzuen hornidura.

Pabiloiek, bertoko lanarigorako, Ziurtasuna eta Garbitasuna Lanean-eri buruzko arauek ezartzen dituzten garbitasunezko zerbitzuak eta, gutxienez ere, hurrengoak izango dituzte:

- Laguneko aldagelazko bi metro karratu eta komunak, seksuen arabera banatuta.

- Lanaldi berean lanean diharduten hamar lagun bakoitzeko garbigune bat.

- Lanaldi berean lanean diharduten hogeita bost gizon eta hamabost emakume bakoitzeko komun bana.

ESTETIKA ETA APAINDURAZKO BALDINTZAK

20 artikulua.- Estetika-tratamenduzko baldintzak

2. Hala ere, landarezko zarraketa edo ondorio bera lor dezaken beste edozein osagarriren maskaratzearen bidez kasu konkretu batetan gerta liteken eragin desegokia arintzeko ekintzapide egokiak hartuko dira.